Programación

LEOK'K

      

Aurten, 2018an LEOK´K rock musika taldeak 50 urte bete dituela eta, irailean kaleratu berri dugun "Infinituari segika" hirugarren diskoa aurkeztuko dugu abenduaren 7an, eguerdi partean Ahotsenean. Pentsa! Duela 50 urte, LEOK´K musika taldea 1968. urtean sortu genuen Zestoan (Gipuzkoa). Ordura arte gure inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartu ginen bost gazte. Herriko lehenengo rock taldea izateaz gain, musika molde hartan euskaraz abesten ere lehenengoetakoak izan ginen. Saharako herriari eta, bereziki, Saharako emakumeei (Unión Nacional de las Mujeres Saharauis erakundeari) laguntasuna eskaini asmoz, Saemel proiektua jarri genuen abian, elkartasuna eta sostengua adierazteko; haiek etorkizuna erabakitzeko duten eskubideari bultzada xumea emateko grabatu genituen Saemel (2006) eta Une bat... (2010) diskoak. Ildo berean, batetik Saemel proiektuari jarraipena eman asmotan eta bestetik LEOK´K taldearen 50 urteak ospatzeko, "Infinituari segika" diskoa da, grabatu berri duguna.

Volver