#NireaDA #BTN17 Instagram Lehiaketa.  Abenduaren 6tik 10era.

Erakutsi Azokan egin duzun erosketa Instagramen eta eskuratu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko bi sarrera!

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerarik gabe geratu zara? Bada #NireaDA instagram lehiaketan parte hartuz gero, finalerako sarrera bi eskuratu ditzakezu! Erakutsiguzuz azokan erositakoa Instagramen!

Nola parte hartu

  • @durangoko_azoka eta @bertsozaleelkartea instagram kontuen jarraitzaile egin.
  • Durangoko Azokan egiten dituzun erosketen argazkia igo zure Instagram kontura (gogoratu publikoa izan behar duela kontuak)
  • #NireaDA eta #BTN17 traolak erabili.

SARIA: Parte-hartzaile guztien artean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera zozketatuko ditugu. Irabazlearen izena abenduaren 11n jakinaraziko dugu.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketan 18 urtetik gorako pertsonak parte hartu ahal izango dute.
  • Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
  • Durangoko Azokak elementu iraingarriak dauzkaten argazkiak lehiaketatik kanpo uzteko aukera izango du.
  • Durangoko Azokak eskubidea du lehiaketa parte hartuko duten argazki erabili ahal izateko.
  • Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez (15/199), datu zein irudiak, Gerediaga Elkartearen fitxategi batera erantsiak izango dira, elkartearen ekintza administratiboari atxikitu eta lehiaketaren oinarriak betetzeko. Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu diren datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia batekin batera, Gerediaga Elkartera: Larrasoloeta 3, 48200 Durango (Bizkaia).
  • Erabiltzaileak lehiaketan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn