Abenduaren 5tik 9ra izango da aurtengo 53. Durangoko Azoka. Modu ezberdinetan parte hartu daiteke Euskal Herriko Kulturaren Plazarik handiena den azokan. Horretarako informazio zehatza eta izena-emateko galdetegiak apurka apurka iraila eta urria bitartean zabalduko dira.

Erakusmahaia alokatzeko
Aktibatuko dugun lehenengo izen-ematea izango da. Irailaren azken egunera arte egongo da zabalik eta webgunean online egin behar da: erregistratuta (erabiltzaile berria izan ezkero) edota aurreko urteko erabiltzailearekin.

Ikasle Eguna
Abenduaren 5rako prestatuko dugu 52.edizioan ikastetxeei zuzendutako tailer partehartzaileak. Izena emateko epea urriaren 1etik 15era zabaldukoda eta horretarako, durangokoazoka.eus webgunean aurrez erregistratu eta online egin beharko da eskaria.

Aurkezpen proposamenak egiteko
Durangoko Azokak dituen guneetan aurkezpenak egiteko aukera zabala dago. Ahotsenean, zuzeneko musika emanaldiak eta literatura solasaldia, Irudienean euskarazko ikus-entzunezkok, Saguganbaran familiari zuzendutakoak, Areto Nagusian proiektu eta zabalkunde liburuak, Kabi@n egitasmo digitalak eta Szenatokian arte eszenikoei lotutakoak. Urriaren 1etik 15era zabalduko da guztietan doako aurkezpenak proposatzeko aukera.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn