Durangoko Azokako lantaldeak Euskaraldian parte hartzeko deia egin die Euskal Herriko kulturzaleei. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte antolatuko da, eta bere helburua euskararen erabilera handitzea, euskal hiztunak aktibatzea eta hizkuntzarekin ditugun ohiturak astintzea da. Euskaraldian parte hartzen duten lagunek rol bi izango dituzte aukeratzeko: "ahobizi" (euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz arituko dira, eta ezezagunei ere lehenengo berba gutxienez euskaraz izango da) eta "belarriprest" (euskaraz ulertzen dute eta eurei euskaraz aritzea nahi dute, nahiz eta batzuetan eurek erdaraz erantzun).

Euskaraldia Euskal Herri osoan antolatuko da, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. 11 egun horietan, parte hartzaileek bere rolari dagokion txapa eramango dute soinean.

Durangoko Azokako lantaldeak ere Euskaraldian parte hartuko du eta dei egin die sormenaren lurraldean parte hartzen duten sortzaile, kulturzale eta norbanako guztiei ariketa honetan parte hartzeko.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn