- BBK Fundazioaren stand berezi bat egongo da Landako Gunean, eta bisita gidatuak egingo dira gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleekin.

- Abenduaren 8an kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da Areto Nagusian. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Moiuak, Telmo Iruretak eta "Auritz, laino eder hori..." proiektuko bultzatzaileak.

Durangoko Azokak eta BBK-k "Kultura, guztion eskura" programa antolatu dute bigarren urtez, Azoka inklusiboagoa lortzeko asmoz. Iaz abiatu zen egitasmo honen helburua gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleei kulturaren plaza gerturatzea da eta, aldi berean, arlo honetan Euskal Herrian lantzen diren kultur esperientziak ezagutzera ematea.

Iaz bezala, Landako Gunean BBKren stand berezi bat egongo da, "Kultura, guztion eskura" programaren berri emateko. Erakusleihoa informazio gunearen aurrean egongo da, Landako Gunearen erdigunean. Bertan kontsultatu ahal izango dira euskaraz idatzitako braillezko liburuak eta euskarazko audioliburuak, ONCEren lankidetzari esker. Bisitariek liburuak irakurri eta audioliburuak probatzeko aukera izango dute.

Gorabide elkarteko kideak boluntariotza lanak egiten egongo dira Azokan eta, horrez gain, diagnostikoa egingo dute kulturaren plazan topatzen dituzten hutsuneekin. Horrez gain, gaitasun ezberdinak dituzten taldeekin bisita gidatuak egingo dira, talde txikietan. Bisita gidatu bat antolatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik Azokako antolakuntzarekin zehaztea. Informazio gehiago Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean eskura daiteke.

Horrez gain, abenduaren 8an, 17:00etan Areto Nagusian, kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da. Saio horretan honakoek parte hartuko dute:

- Telmo Irureta: Bi urterekin buru paralisia diagnostikatu zioten. Ez da oztopo izan berarentzat. Aktore izate ametsa bete du eta iaz Szenatokian "Minus ukittua" mikroantzerkia ekarri zuen.

- Ainhoa Moiua: Zeinu hizkuntza irakaslea da eta euskal kantu asko interpretatu ditu. Ezaguna egin zen Zea Mays taldearen "Negua joan da ta" bideoklipean.

- Auritz: Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) gaitzaren aurrean sentsibilizazioa du helburu eta "Auritz, laino eder hori..." literatura eta musika uztartzen dituen proiektua aurkeztuko dute.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn