Nobedadez eta ekitaldiz josita helduko DA aurtengo Durangoko Azoka. Guztira, 439 produktu izango ditugu 247 stand ezberdinetan banatuta. Horrez gain, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira Azokako gune ezberdinetan.

Euskal Herriko lurralde guztietako sortzaileek parte hartuko dute euskal kulturaren plazan. Ipar Euskal Herriari dagokionez, ekoizpenen %10 Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoan sortutakoak izango dira. Bederatzi erakusmahaietan banatuta (Goienkale 21 - 29), 48 berritasun izango dituzte salgai: 27 liburu, 20 disko eta egutegi bat. Horrez gain, 12 kultur ekitaldi antolatu dituzte: kontzertuak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak...

Parte hartzaileen kasuan, aurten 11 egitura izanen dira Azokan: 5 argitaletxe, 4 diskoetxe, erakunde bat eta autoekoizpen bat. Partaide hauek guztiak Goienkale kaleko 21 eta 29 zenbakien artean egongo dira, eta Elkarren erakusmahaian ere Ipar Euskal Herriko adarra egongo da. Horrez gain, Autoekoizleen Plazan bertako talde bat egongo da.

Argitaletxeak: Maiatz, Ikas, Gatuzain, Zortziko, Elkar.

Diskoetxeak: Agorila, ZTK, Saroia, Belarri.

Erakundeak: Iparraldeko Ikastolak.

Autoekoizpena: Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak.

Ipar Euskal Herriko artista eta sortzaileek Durangoko Azokan eskainiko dituzten hitzorduak ikusteko egizu klik hemen.

Katalogo osoa ikusteko, egizu klik hemen.

Hamabi urte bete dira Gerediaga elkartea eta EKE Euskal Kultur Erakundea lankidetzan ari direnetik, Ipar Euskal Herriko ekoizpenei ikusgarritasuna emateko asmoz.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn