Azoka egunetan aparkatzeko erraztasunak emateko asmoz, bigarren urtez Durangoko Azokak doako autobus-zerbitzua martxan jarriko du Landako Gunea eta Iurretako aparkalekuak lotuz. Autobusa abenduaren 2tik 6ra arte hartu ahal izango da, 10:30etik 20:30ak arte. Ordutegi jarraitua izango du, hau da, autobusa uneoro ibiliko da joan-etorrian. Iurretako Arriaundi Industrialdearen eta Landako Gunearen artean, autobusak hainbat geltoki izango ditu.

1.- Calderería Anboto aurrean, Arriaundi Industrialdearen barruan (Iurreta).

2.- Berezi parkearen aurrean, Arriaundi Industrialdearen barruan (Iurreta).

3.- Asimair enpresaren aurrean, Ertzaintzara igotzeko biribilgunearen alboan (Iurreta).

4.- Lidl supermerkatuaren atzean.

5.- Iurretako peaje alboko aparkalekuan, suhiltzaileen alboan.

Ibilbide guztia ikusteko egizu klik hemen.

Zerbitzu honen helburua honakoa da: herritarrei Azoka bisitatzeko ahalik eta erraztasun gehien ematea eta Durangoko auzokideei ere ahalik eta eragozpen gutxien sortzea.

Bestalde, Iurretako Udalak jaietarako egokitutako lurzorua ere erabili ahal izango da aparkatzeko, Aita San Migel plaza inguruan. Landakotik gertu dagoenez, Azokako autobusa ez da bertara hurbilduko.

Ibilbidea osoa ikusteko egizu klik hemen.

 

Garraio publikoa, indartuta

Horrez gain, Durangoko Azoka iraun bitartean Euskotrenek bere tren-zerbitzua indartuko du Bilbo eta Durango artean, egunean zehar zein gauez (abenduaren 3an eta 6an). Abenduaren 3, 4 eta 6ko arratsaldeetan, berbarako, trenak ordu erdiro irtengo dira Durangotik.

Ordutegi-taulak ikusteko egizu klik hemen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn