#SormenarenlurraldeaDA #52DA

Milaka norbanakoren inspirazio uneak osatzen dute Durangoko Azoka, eta guk kultur zale guztien sormenaren lurraldeak ezagutu nahi ditugu. Sormen uneak oinarri dituen iruditegi kolektiboa osatuko dugu Instagramen.

Sormenaren Lurraldea ez da ohiko lurralde bat. Ez da lur zati bat. Ez du mugarik, sormena iristen den lekuraino zabaltzen da. Sormenaren lurraldea nirea da, eta gurea. Sormen prozesua magia da! Instant honetan sentitzen dugun sormenezko egoera berezia gauzatzen da Sormenaren Lurraldean.

Mendi-puntan, zalapartaren erdian, gaupasan… Non loratzen dira zure ideiak? Erakutsiguzu, zure begietatik Sormenaren Lurraldea! Durangoko Azokatik sormenaren erronka abiatu dugu! #SormenarenlurraldeaDA eta  #52DA traolez baliatuta, sormen argazkiez beteko dugu Instagram!

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn