Egun bakarra baino ez da falta Durangoko Azokako 51. edizioa hasteko, eta dena prest dago jada Landako Gunean eta Azokako gainontzeko zortzi espazioetan. Azken urteetako azokarik goiztiarrenean (abenduaren 2tik 6ra arte) 246 stand, 349 nobedade eta 200 ekitalditik gora izango ditugu kulturzale eta euskaltzaleentzat. Durangoko Azokak guztiontzat izango du plana, 51. edizioa bizitzekoa baita!

Gehiago irakurri...

Hau da, egunez egun, 51. Durangoko Azokan, Plateruenan eta Ahotsenean (zuzenekoen karpan) joko duten taldeen eta ordutegien zerrenda osoa:

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokako 51. edizioaren montaketa-lanak hasi dira Landako Gunean. Atzo, azaroak 24, hasi ziren aurten izango ditugun 246 erakusleihoak montatzen eta azoka gorpuzten.

Gehiago irakurri...

1992. urtea geroztik Durangoko Azokak “Argizaiola omen-saria” banatzen du urtero. Sari horrekin Gerediaga Elkarteak urte txarretan, “gau beltzean”, argia izan direnak oroitu gura ditu. Arlo ezberdinetako pertsona ugarik jaso dute orain arte saria: idazleak, kazetariak, musikariak, Ikerlariak, irakasleak e.a. Aurten, Argizaiola 25. aldiz emango dugu.

Gehiago irakurri...

  • Aurtengoa azken 28 urteetako Azoka goiztiarrena izango da: abenduaren 2an hasi eta 6an amaituko da.
  • Bisitariak 349 nobedade, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu euskal kulturaz gozatzeko.
  • Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten inurriak omenduko ditu Argizaiola sariarekin.

Gehiago irakurri...

Bizitzekoa da. Koadrilarekin, familiarekin, bikotearekin, bakarrik… nahi duzun moduan bizitzekoa. Bizitzekoak dira kontzertuak, solasaldiak, ikus-entzunezkoak, antzezlanak eta topaketak. Bizitzekoa da standetako joan-etorria.

Gehiago irakurri...

Abenduaren 2tik 6ra Durango ekitaldi, aldarrikapen eta ekimenez josita izango dugu: Azokako egitaraua, elkarte ezberdinek antolatutako jarduerak... Plan ugari eta kultura bor-borka Durangoko bazter guztietan. Landako parean, berbarako, Elkartegiaren aurrean, Jose Antonio Agirre Lehendakariagaz lotutako erakusketaz gozatu ahal izango dugu, abenduaren 3tik 6ra arte.

Gehiago irakurri...

Marrazkilaritza gustoko duzu? Zure irudien bidez Durangoko Azokan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Eta marrazki horiek sarean mugitu? Bada, aurtengo Durangoko Azokan horretarako aukera izango duzu, abenduaren 4an ospatuko dugun 'Marrazkeraz' Marrazkilari Euskaldunon Topaguneari esker.

Gehiago irakurri...

Bizipenetan oinarritutako spot hau Azokara etortzeko gonbitea da. Gonbidapen zintzoa.

Gehiago irakurri...

- Azokako lehenengo egunean, Ikasle Egunean, euskara ikasten ari diren helduen taldeek (euskaltegi, berbalagun, irakurketa klubak...) hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: bikoizketa tailerra, hip-hop tailerra, Durangoko 'listoriatura'-ri buruzko bisita gidatua...

- Kabi@ren kasuan, Wikipedia Maratoia antolatu dute, eta oinarrizko euskara maila izatea beharrezkoa izango da: esperientzia geletan dauden helduak, historia-zaleak eta abar.

- Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, azaroaren 15a baino lehen.

Gehiago irakurri...

Abenduaren 2tik 6ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, 51.ena hain justu, eta, beste urte batez, euskal kulturaren plaza bihurtuko da.

Urtero bezala AHOTSENEAk 2016eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa...

Gehiago irakurri...

- "Bizitzekoa DA!" izango da edizio honetako lelo nagusia. Hori da Azokak indartu gura duen ideia: Azokara etortzea merezi du, esperientzia aberasgarria da, publiko guztientzat dago plana.

- Aurtengo kartelaren egilea Christine Etchevers margolaria da, Azokako kartela egin duen Ipar Euskal Herriko lehenengo artista. Ipar Euskal Herriak leku eta indar berezia izango du aurtengo edizioan, hamar urte betetzen baitira EKEk eta Gerediagak hitzarmena sinatu zutenetik.

- Ohikoa baino lehenago helduko zaigu Azoka, abenduaren 2tik 6ra arte. Bost egunez berriro ere. Ikasle Egunak indar berezia izango du, eta bere baitan lehenengo aldiz helduentzako tailerrak egongo dira. Inoiz baino izen-emate gehiago egon dira Ikasle Egunerako.

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokak publiko eta gustu guztietarako plana izango du aurtengo edizioan, 51.DA bizitzekoa baita! Parranda gogoz edo kontzertu handiez gozatzeko asmoz datozenek ere nora joan izango dute, noski. Plateruenan, berbarako, egitarau potoloa prestatu dute, eta izen handiko taldeak izango ditugu taula gainean: Willis Drummond, Zea Mays, Hesian, Skakeitan eta Bide Ertzean.

Sarrerak Plateruenako web orriaren salmenta atalean eros daitezke jada, ez geratu kontzertuez gozatu barik eta erosi hemen!

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokako erakusleihoetan hamaika literatur nobedade izango ditugu eskuragai aurten ere: idazle hasiberrien lanak, izen handiko obrak, euskaratutako lanak, umeentzako ipuinak... Lan horien guztien artean Euskadi Literatura saria jaso duten lan gehienak ere izango ditugu gurean.

Gehiago irakurri...

"Durangoko Azokaren balio immateriala" ikerketak aditzera ematen duenez, Azokaren publikoa oso fidela da, bisitariaren profila gaztea da, %90 euskal hiztuna da, eta batazbeste bakoitzak 65 euroko gastua egiten du. Funtzio ekonomikoaz gain, bisitariek Azokaren funtzio sinboliko eta soziala baloratzen dute.

Gehiago irakurri...