Boluntarioak

azoka boluntarioak51. Durangoko Azokan boluntario

Abenduaren 2tik 6ra Durangoko Azoka egingo da, euskal kulturgintzan antolatzen den urteko ekitaldirik garrantzitsuena. Iaz, lehenbizikoz, deialdi irekia egin zen Azoka barrutik bizi eta antolaketa lanetan lagundu nahi zutenek, horretarako aukera izan zezaten, eta aurreneko edizio horrek izandako erantzun ona ikusita, aurten ere boluntariotza programarekin aurrera jarraituko du Azokak.

Azokan boluntario gisa jarduteak, antolakuntzaren parte bihurtu eta milaka bisitari hartzen dituen ekitaldia sakonetik bizitzeko aukera emango die programan izena ematen dutenei.

Esperientziak euskal kulturgintzako sortzaile eta eragileekin harremana izateko aukera ere eskainiko die. Durangoko Azokan giro berezia sortzen da, energia, baikortasuna, kolektibo bateko partaidetza sentimenduak nagusi dira, eta hori indartzen lagunduko dute boluntarioek.

Urrian eman ahal izango dute izena boluntario lanetan aritu nahi dutenek, webgune honen bitartez.