Azoka Telebista

 

Miriam Arandia | Durango

Kulturaren Plazak sortzaile eta garatzaileen proiektu digital berritzaileak aurkezteko parada eskaini du Kabi@ gunean. Besteen artean, Barbantxo 3D, Hiru Damatxo irudimentsu, .eus fundazioa eta Txalaparta digitalak hartu dute parte.

BarbantxoHiru DamatxoPuntueus

Barbantxo 3D antzerki konpainiak bere burua antzerkia “zuzenean bizitzeko” aukerarekin definitu du proiektua. Istorioak 3 eta 10 urte bitarteko haurrek hobe uler ditzaten helburuarekin, proiektu multidisziplinarioa sortu dute, eta aplikazio baten bitartez, doan jaisteko aukera ahalbidetzen du. Aplikazioaren funtsa da tresna egokien bitartez, publikoa antzokiaren mundura hurbilaraztea; besteak beste, jolasteko, ipuin tradizionalak entzuteko eta edukiekin interaktuatzeko aukera eskaintzen du proiektuak.

‘Gure Bazka’ proiektu arrakastatsuaren atzean, Lander Arretxe, Unai Gaztelumendi eta Kepa Matxain daude, alegia, Hiru Damatxo irudimentsu kooperatiba txikia. Euskaraz eta euskararen alde lan egin eta egingo dutela argitu dute, eduki propioak euskarri ezberdinetan aurkeztuz, informazio zein gogoeta moduan; komunikazio zerbitzuak eskainiko dituztela ere azaldu dute. Baliabide asko izan ez arren, kalitateari lehentasuna ematea da haien apustua; izan ere, euskaraz eta fikzioaz oraindik “asko dagoela egiteko” azaldu dute, eta egungo belaunaldi berriei eraikitzea, berritzea dagokiela.

Txalaparta digitalaBestetik, .eus fundazioaren izenean, Lorea Arakistainek euskal domeinuaren berri eman du, eta azaldu du hasieran konplikatua zirudien erronkak geroz eta itxura hobeagoa duela: haien asmoa .eus domeinua 5.000 webguneek izatea da, eta gaurko egunean, jada 4.626k dute. Duela zazpi urte sortu zen proiektua da, eta orain arte saretze eta egituraketa lanetan ibili diren arren, azken urte hau zorionekoa izan da haientzat. Euskara eta euskal kulturari erreferentzia egiteko domeinua laugarren postuan kokatzen da kalitateari dagokionez, kontuan izaki 800 bat berri egon direla.

Digitalizazioa, ordea, beste era batera landu daitekeela erakutsi du Txalaparta digitala proiektuak. Enrike Hurtadok Txalaparta digitala: Softwarea garatuz egindako txalapartaren azterketa tesian oinarrituz, txalaparta interaktiboaren berri eman du: mikrofono baten bitartez, txalapartariak jotzen duen araberako emaitza eskaintzen du, tenpoa eta soinuak kontuan izanez: bi elementuak jaso, prozesatu eta erreproduzitzea ahalbidetzen du. Jarraian, Beñat Iturriotzek demostrazio txiki bat eskaini du azaldutakoaren berri emateko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn
 

Spotify