Durangon Zehar

BBK Family

      

BBK Family BBK-k, EDE Fundazioa eta Bidegintza GEK gizarte-erakundeekin lankidetzan, bultzatu duen proiektu bat da gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan.

Zure ikasleek 360° esperientzia elkarreragilea izatea nahi duzu? Eta Tratu Ona zer den ezagutu? Meteorito batek Lurrean joko du eta helduek ahaztuko dute umeei tratu ona zer den ematea. Hezitzaileek laguntza emango diete ikasleei laborategian formula kimikoa egiteko. Horren ondorioz, helduak euren senera etorriko dira eta Lurrean Tratu Ona nagusi izango da.

Familiei dagokienez, beste 360° esperientzia elkarreragile batez disfrutatuko dute eta ekintza antzerki formaren bidez formulak bilatuko dituzte euren familientzako eta ingurunerako babes-jarrerak hobetzeko. Helburua partekatutako eta jakinarazitako Tratu Ona bultzatzen duten konponbideak bilatzea da.

 

Kokagunea: Landakogunean.