Egitaraua

MARKOS UNTZETA & ESKU HUTSIK 'Eguzki gorri bat'

      

Markos Untzeta & Esku hutsik orain arte kaleratutako bost lanetako kantu bana eskainiko du bere ibilbideko azken 20 urteetako laburpen moduan. Emanaldian pop-rock ukituko kantuak entzun ahal izango dira, zeinetan gaia eta tonua anitza izango den. Formazioan azken urteetako zuzenetakoa izango da: Anjel Ituarte baxu elektrikoan, Iñaki Belaustegi baterian eta Giovanni Zanon gitarra elektrikoan Markos Untzetaren ahotsa eta gitarra elektrikoa babestuz.

Itzuli