Egitaraua

JON GURRUTXAGA 'Kateak'

      

“Kateak” Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu du, “Lokatzetan Play” binilo edizioen barruan. EP berria bi abestiz osatutako single formatuan kaleratu da eta barruan lau abestiko bonus CD-a du. “Hitz lauz” aurreko diskoan ezarritako oinarri akustikoak jarraitu ditu musikari elgoibartarrak lan berrian. Kantu bakoitzak paisaia musikal guztiz ezberdinak margotzen ditu. Gospela, bluesa, folka eta pop-rockaren eragina modu oso pertsonalean azaleratzen du Gurrutxagak lan berrian. Lagunez inguraturik osatu du lana:  Iñigo Gorritxategi (baxua), Urbil Artola (dobroa), Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa), Marcos Coll (armonika), Peio Gorrotxategi (teklatua).

Itzuli