Egitaraua

MAIRU DANTZA

      

1730an, Mairu dantza – gaurko kaxkarot martxa - eman omen zuten Larresoron ihauteriz, berek dakite nola. Mairua bertzea da, kanpotiarra, etorkina, desberdina dena. Denak norbeiten mairu. Huna hamabortz bat kantu laburrek osatu bidai bat. Kantuak han eta hemen huntu dira, Europan, Ameriketan edo Afrikan, eta ez baitezpada beti amentsetako baldintza exotikoetan. Izaitekotz, geltoki bazterretako hotel merkeetan edo euripean mendi mazela zonbeitetan. Mairu herrietan egin bidai ixileen melankolia eta zorion ttanttak ginuzke partekatu nahi memento goxo batean. Mirentxu Aguerre: boza, Xabier Itzaina: gitarra, boza, ud, txistua, xirula eta ttunttuna

Itzuli