Egitaraua

PAKO ARISTI 'Rosa itzuli da'

      

´Rosa itzuli da´ nobela aurkeztuko dugu, kartzelan 25 urte eman dituen emakume baten istorioa da, bere itzulerak sortuko dituen gora-behera familiar eta kolektiboen kronika, baita ere belaunaldi baten kronika, Parot doktrina baliogabetu zutenean atera zen ETAko militante saldo hari buruzko hausnarketa, beti ere fikziozko pertsonaien bidez emana. Belaunaldien arteko loturak, senitarteko sekretuak, ahanzturaren eskubidea eta kondena, gai asko lotzen dira istorio nagusiaren harira. Elkarrizketa izango da, idazlea interlokutore batekin.

Itzuli