Egitaraua

Han edo Hemen, Zuk

      

2017. Krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean, hainbat boluntario-talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinen baitan euren denbora ematen dabiltza, han-hemenka: Maltatik, Aita Mari itsasoan atera da Salvamento Marítimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundea Meditarraneoko uretan laguntza eskeintzeko asmoz. Bigarren pertsonan idatzitako izenburu labur honekin, beste norbaiten presentzia irudikatu eta azaldatu nahi dugu. Alde batetik, filmaketan zehar ezagutu eta hurbileko "zu" izatera heldu diren boluntarioak. Bestalde, modu berean (han edo hemen, gaur edo bihar) zine-aretoan, etxean edo kalean filma ikusi eta beste "zu" bat bihurtuko den ikuslearengana zuzendu nahi gara, hurbil edo urrun egon arren, errefuxiatuen drama humanitario honetan berak ere lagun dezakeela adierazteko.

Itzuli