Egitaraua

MARGOLARIA*

      

Proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia.

Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila etorri behar da Londresera.

Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu, sorkuntzaren alkimia, ezinaren izerdia, porrotaren itzala. Ospearen osteko bakardadea. Ia oharkabean, Mikel Urdangarinen laberintoaren erdigunean ezkutatutako giltzaraino iritsi arte.

* Gonbidapen bidez (Gonbidapenak abenduaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira Irudienean)

Itzuli