Egitaraua

Teknologia berriak irisgarritasunaren alde

      

Proiektuaren abiapuntua Mauro Saravia argazkilariaren "Emeek Emana" erakusketa da. Argazkilariak, bideoa erabiliz emakume ugariren testigantzak aurkezten ditu erakusketa honetan eta bideo hauen aukeraketa ahalik eta errazena eta irisgarriena izatea behar zuen, edozein adineko pertsonak erabiltzeko modukoa. Interfaze grafiko baten ideia baztertu ostean, honako proiektua eraman genuen aurrera. Proposamen honetan, testigantza bakoitza, argazki-fitxa batekin lotzen da eta gailura fitxa bat gerturatzen den momentuan, dagokion bideoa abiarazten da. Hardware eta software irekia erabiliz, NFC teknologiaren bitartez bideoak aukeratzeko gailu hau sortzean jarraitutako prozesua aurkeztea da asmoa.

Itzuli