Egitaraua

Heziraul. Hezkuntza iraulia LPO

      

HEZIRAUL metodologiarekin irauli egingo da Lan Prestakuntza eta Orientabidea ikasteko era. Pedagogia eredu berritzaileenetatik abiatuta, Alderantzizko Ikaskuntzan oinarritzen da. Rolak irauli egiten dira, pentsamendu bisuala indartu egiten da, eta ikasgela gamifikatu. Ikasgelan zein ikasgelatik kanpo lan egiteko pentsatuta dago, Ethazi erronken bidez, proiektuen bidez, eta jardueren bidez. Heziraul pedagogia ereduaren arabera, ikasleak eduki teorikoak on-line, mobil bidez, klasetik kanpo lantzen ditu bideo- tutorialen bidez eta bideo-tutorialean txertatuta dauden galderei erantzunez. Ikasleak klasetik kanpo egindakoa gela birtualean (adibidez EDPUZZLE deritzonean) jasota geratzen da (bideoa ikusi al duen, zein galdera erantzun dituen zuzen, zein oker...). Irakasleak gela birtualean jasotako informazioa izango du klasea prestatzeko. Klaseak eduki teorikoak praktikan jartzeko izaten dira:errepasoa, zalantzak argitu, ariketak, debatea, ebaluazioa, errefortzua, aurkezpenak… Ethazi metodologian lanean ari direnak erronkak egingo dituzte eta proiektuka lanean ari diren ikastetxeak proiektuak etab. Edukiak azaltzeko bideoak, aurkezpenak eta infografiak erabiltzen dira. Guztira hamahiru (13) eduki multzo prestatu dira. Hauek dira eduki multzoak, banan bana Lan zuzenbidea Lan kontratua Lanaldia Soldata eta nominak Lan kontratua aldatzea, etetea eta azkentzea Ordezkaritza enpresan eta negoziazio kolektiboa Gizarte Segurantza Lan-merkatua eta lana bilatzea Lantaldeak eta gatazkak Lan arriskuen prebentzioa: oinarrizko kontzeptuak Lan arriskuen prebentzioa: legedia eta antolaketa Lan arrisku faktoreak eta prebentzioa Lehen sorospenak Gamifikazioa burutzeko Edpuzzle, Kahootak eta LpOka erabiltzen da. HEZIRAUL proiektua aurrera eramateko Tolosaldea, Txurdinaga, Mendizabala eta Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetako, eta Laneki Elkarteko irakasleak aritu dira lanean. Laneki Elkarteak eta Tknikak kolaboratu dute proiektu honetan Eduki multzo bakoitzeko baliabide hauek daude: Infografia Aurkezpena Azpi eduki bakoitzaren bideoa: hiru eta zazpi bitartean, kasuan kasu Kahoota LpOka joku kolaboratiboa.

Itzuli