Egitaraua

Gamer Gela

      

Aurtengo Gamer Gela edizioan, bi zatitan banatuko dugu eguna. Alde batetik, goizean, orain arte Game Erauntsian itzuli ditugun jokoen zuzeneko aurkezpen bat egingo da. Bertan ikusi ahal izango dira Fundation, Wonder Boy: The Dragon's Trap eta beste hainbat jokoren (tartean librezalek itzulitakoek) euskarazko bertsioek zer itxura duten. Bazkaltzera joan aurretik, Kanalduderekin elkarlanean telebistako "Zuzenean zure esku" zuzeneko emankizuna grabatu eta emitituko dugu bertatik. Jorratuko den gaia, "E-Kirolak, bertan ditugu jada". Telebistako eztabaida programa benetan interesgarria gurean gero eta gertuago dugun errealitateaz! Arratsalde aldean berriz, bideojokoez gozatzeko tarte irekia izango dugu Game Erauntsian urtean zehar bildu ditugun euskarazko jokoekin. Aurten gainera VR teknologiari leku berezia eskeiniko diogu! Animatu!

Itzuli