Egitaraua

Bertso jasa bat-bateko jolasa

      

8-12 urte

Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso-saioak publiko helduentzako sortuak dira. Bertsolariak jende helduari kantatzen dio, horregatik, erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratuta dago. Bertso jasa, bat-bateko jolasa, haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira eta dagoen hutsunea betetzeko aukera bat dira. Publikoaren parte hartzea behar beharrezkoa izango da. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan. Bi bertsolarik hartuko dute parte saio hauetan, eta haien zeregina saio egituratu baten bidez haurren interesa piztu eta saio dinamiko bat egitea da. Haurren zeregina berriz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak elikatzea.

Itzuli