Egitaraua

Txarriboda

      

Hika Teatroa

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

Antzezleak: Sandra Fernández Agirre, Patxi González, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri.

Prezioa: 10€

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. - "Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!" -  Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Baina ezuste hori beste askoren hasiera besterik ez da izango, eta ezkontza behar zuenak Txarriboda izaten amaituko du.

Itzuli