Egitaraua

Esne Beltza

      

 
"Ni" du izena Esne Beltza taldearen estudioko zazpigarren lan honek.
 
Izenburuak, norberak dituen bizipenak, sentipenak, barruko borrokak eta kanpokoak, hartzen ditu bere baitan.
 
Gizarte baztertzaile batean bizirauteko ahaleginak eta lorpenak lehengo lerroan jartzeko bozgorailua izatea du helburu.
 
Honela ba, 2018. urtean zehar Atomic Studio, Aieka eta Haritz Harreguy estudioetan grabatutako10 abesti aurkituko dituzue bertan.
 
Lan honetarako, Marc Dasousa ekoizle valentziarraren laguntza paregabea izan dute musikariek eta lehengo abestitik atzeman daiteke Esne Beltza eta Marc Dasousa soinuen nahasketa.
 
Sarrera: 10€ webgunean (www.plateruena.eus) / 12€ Txarteldegian
Itzuli