Egitaraua

Modus Operandi

      

“Zatoz gugaz” kantuak ematen dio hasiera diskoari eta lehen 15 segundoetan taldeak argi utzi ditu bere musika irizpidea nondik doan. Bateria, gitarra, tronpeta eta tronboiaren jokoak lehen proposamena helarazten dio entzuleari: zatoz gurekin eta sartu gure zirimolan. Eta diskoak barrika beretik edaten emango dio jarraitzaileari. Dantza, festa eta letra konprometituak bere inguruarekin.
 
Modus Operandi taldearen modus operandiaren gakoa hor dago. Modus Operandin
ska melódicoahasketa anizkoitzaren ondorioa da. Ska melodiko azkarra pausatuagoarekin, rock indartsua amultsuarekin, brit-ska, Balkanetako musika ziztu euforikoan, soularen ukituak, reggaearen arima. Disko bizi eta dantzagarria. Disko
konprometitu eta hausnartzailea. Disko alaia eta bizipozaren lanbroarekin atondua.
 
Sarrera: 8€ webgunean (www.plateruena.eus) / 12€ Txarteldegian
Itzuli