Egitaraua

Ikasle Goiza: Oraindik izan gabe. Tailerra.

      

54 Durangoko Azokako Ikasle Egunean antzerki obra baten sorkuntza prozesuari buruz sakontzeko aukera izango duzue. Karrika Antzerki Taldekook, oraindik izenbururik ez duen eta sortzen dihardugun ikuskizunaren zatitxo bat eskainiko dizuegu.

Prozesu honetan taldekideek bizitako egoeretatik eta inprobisazioen bitartez, gizartean ematen diren estereotipo eta etiketen inguruan hitz egingo dizuegu. Inprobisazio hauetatik sortutako egoeretan jasotako testuak txertatuz joan gara gidoia osatzen.

Emanaldi honetan, lagin hau ikusteaz gain, aktoreekin solasaldi bat izateko aukera izango duzue, sorkuntza prozesuari buruz dituzuen galdera guztiak argitu ahal izateko.

Aurrez izena emandako ikastetxeek parte hartuko dute.

Itzuli