Egitaraua

Ikasle Goiza: Kaligrafia tailerra

      

Juan Itziarkoa eta Albert Dürer-en kaligrafiak oinarri bezala hartuta, kaligrafia tailerra egingo dugu ikasleekin. Kaligrafiak harreman oso estua du liburuekin eta bi artista hauek egindako ekarpenak aztertuko ditugu eta ikasleek ere beraien kaligrafia propioa landuko dute. Nerea Lekuonak eskainiko du.

Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da eta aurrez izena eman duten ikastetxeek parte hartuko dute. 

Itzuli