Egitaraua

Kikarakada proiektua

      

Partaideak: Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garcia.

Kikarakada ez da argazki bilduma soil bat, ez eta hitz polit andanez osatutako esaldien segida estetiko bat ere. Egitasmo hau batez ere elkartasun sormen bat da mundu geroz eta indibidualistago honetan. Txokolate kikara baten bueltan bildu gara Zaporeak (Oraitz Garcia), GAZTEZULO (Gaizka Izagirre) eta Diapositivisme Studio (Galder Izagirre), elkartasun proiektu hau aurrera eramateko, Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpalekuko haurren hezkuntza ardatz hartuta. Bertan hainbat euskal sortzaile eta kulturgileekin batera liburu gozo bat osatu nahi (izan) dugu hain mingotsa den egoera bati aurre egiteko asmoz. Txokolatea pozari lotutako elikagai unibertsala dela sinetsita kikara eder bat prestatu dugu nahi duen orok elkartasunetik edan dezan eta bide batez, liburu hau finantzatu. Liburua eskuetan txokolate kikara bero bat hartzearen parekoa izatea nahi dugu, ez dadin egon inongo haurrik txokolatezko irribarre bat margotzeko aukerarik gabe, ez eta hezkuntza duin baterako eskubiderik gabe ere. Gora txokolatezko irribarreak!

Itzuli