Egitaraua

Kultura ez da bat-batekoa

      

Partaideak: Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo Retortillo

Antolatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Bete-betean asmatzen dutenean, abestiek, liburuek, koadroek, pelikulek, bertsoek… gu liluratzeko ahalmen ikaragarria dute. Instant batean gertatzen da, beren sarean kateatuta gelditzen gara, baina hori izerbegaren punta baino ez da. Liluraren oinarriak ikusezinak dira gehienetan. Gustua eraiki egiten da/digute/dugu, ertz asko dituen prozesu konplexu batean. Beraz, kultura globalizatuaren garaian ba al dago erraldoia ez denarentzat tokirik? Badago, bai. Nekez, ordea, beren espazioak ez dauzkaten kultur adierazpideentzat. Erronka horri bertsolaritzak nola aurre egin dion aztertu dugu. Inertziak apaingarri folkloriko izatera zeraman, museoetan dodo baten antzera zonbi izatera. Baina bere testuinguru singlean, indarberritu egin da. Inertziaren kontra. Espero zitekeenaren kontra. Bertsolaritzak eraiki duen proiektu eraldatzaile horretan, lilura ekoizteko gakoak zeintzuk diren azaldu nahi izan dugu liburu honetan, baita ahuluneak eta erronkak zeintzuk dituen ere.

Itzuli