Egitaraua

Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa

      

Partaideak: Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa eta Txuma Perez Azaceta

Antolatzailea: Sua edizioak

Gipuzkoak eta gastronomiak lotura estua dute. Goraipatzeko jatetxe ugari topatuko ditugu lurralde horretan. Liburu honetan 38 jatetxe agertzen dira. Ez dira ezagunenak, hain zuzen ere, zerrendatik kanpo geratu baitira izarrak dituztenak eta ospe handia dutenak. Liburuaren egileak, Josema Azpeitiak, jatetxe txikiak aukeratu ditu, familiartekoak, euren suteetan tradizioari jarraitzen diotenak, sasoiko produktuak erabiltzen dituztenak... Eta aukeratutako toki bakoitzetik ibilbide bat proposatzen du, inguru naturala ere ezagutzeko eta jateko gogoak pizteko!!

Itzuli