Egitaraua

Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko

      

Partaideak: Maria Ruiz Torrado, Oihana Etxebarrieta Legrand eta Laura Vara Jimenez (koord.)

Antolatzailea: UEU

Esku artean duzun liburu hau, gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak haiengan dituen eraginen ingurukoa. Hainbat lan eta ikuspegiren arteko elkarrizketa bilatzen saiatu gara, argi-izpi ezberdinak ekartzeko asmoz, kartzeletako barrunbeetako zenbaitez ohartu eta hausnartzen jarraitzeko. Izan ere, eztabaida sustatu, gogoeta kolektiboa bultzatu eta gizartean gaia azaleratzen segitu nahi dugu, betiere analisi feminista bidelagun izanik. Askotariko iritzi eta ikusmoldeak topatuko dituzu hemen; espetxe-sistemaren izaera diskriminatzailetik hasiz, itxialdiari aurre egiteko emakume espetxeratuek dituzten erresistentzia-mekanismoekin jarraituz, euskal gatazkaren testuinguruko hainbat esparru jorratu eta emakume presoekin zuzenean lanean dauden profesionalen hainbat ekarpen jasotzeraino. Momentu aluzinagarria aipatzen du Eva Forestek espetxetik idatzitako gutunetan; horri buruz hitz egin eta kontatzearen beharraz mintzo da. Espetxea, tortura, errepresio-sistema… bizitzea egokitu zaien pertsonen alboan egon gaitezen, bestelako egitura batzuk amestu ditzagun. Ziur aski, ezin da kartzelaz idatzi barruan egon gabe. Baina doazela argi-izpi batzuk, elkarren berotasuna senti dezagun, momentu batez bada ere.

Itzuli