Egitaraua

Ikasle Goiza: Kaligramen tailerra

      

Kaligrama idatzi bat da, gehienetan poetikoa, non testuak idatziaren gaiarekin zerikusia duen irudi bat osatzen duen. Tailer honetan irudi bat testu (olerki, esaldi, hitz, hitz-multzo…) baten inspirazio moduan aukeratuko dute, irudia bera, testuaren edukiontzia izan dadin. Alde batetik, baliabide narratiboak eta testu bat idatzi eta sortzeko formula desberdinak irakatsiko dituzte eta, bestaldetik, tipografiak, kaligrafiak eta bere irudikapena egiteko formulak (tintak…).

Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan izango da tailerra eta aurrez izena eman duten ikastetxeek parte hartuko dute. 

Itzuli