Egitaraua

Eskola publikoa ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa

      

Partaideak: Josu Txapartegi eta Fito Rodriguez

Antolatzailea: Delta argitaletxea

"Publiko” hitzak, euskaldunontzat behintzat, amarrua dakar berarekin. Eta ez da soilik Euskal Herriko irakaskuntzan erabiltzen den iruzurra (Fernandez Enguita, M.(1999) “¿Es pública la escuela pública?” in: Cuadernos de Pedagogia. . 284. 76-81 or.). Espainiak, Franco hil ondoren, eskola nazionalen izena aldatu zuen eta Hezkuntza Sistema Publiko izendapena erabiltzen hasi zen egitura politikoaren aldaketarekin batera. Pio Cabanillas politikariak "Hezkuntza Sistema Nazionala” izendapenetik “Hezkuntza Sistema Publikoa” izendatzera pasatzea lortu zuenean ia denek sinetsi zuten aurreko hezkuntza sistema frankista hura publiko bihurtu zela. Izen aldaketa huts batek lortu zuen magia hori. Guretzat, ordea, euskal eskola publikoa eginkizun dugu oraindik. Fito Rodriguezek eta Josu Txapartegik ezagutu dituzte eskola frankistak eta eliza katolikoarenak, ikastolen sorkuntza garaia eta haien egoera garikidea Hego nahiz Ipar Euskal Herrian. Kanpoko beste irakaskuntza ereduak ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute. Haur eskoletatik Unibertsitateko esperientzietaraino metatu dituzte haien hezkuntza eskarmentu luzean. Liburu hau testigantza dugu, alde batetik, eta tesia, bestetik. Eztabaidarako proposamena saikera laburrean. Euskal kulturaz kezkatuta dagoen orori interesatuko zaion testua, beraz.

Itzuli