Egitaraua

Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak

      

Partaidea: Ainize Madariaga

Antolatzailea: UEU

Honako liburu hau lekukotasun bat da. Psikoterapia egiten ari den euskaldun batena. Egun batetik bertzera etxeko hizkuntza debekatu egin zioten eskolan eta familian. Ondorioz arazo komunikatiboak dauzka. Eta ondorio horiexei behatu nahi izan diegu arretaz, izan hiztun horren terapeutaren analisiaren bidez, izan pentsalari eta adituen ikerketetara joz. Susmoa baitugu gure komunitateak bere zabalean ere pairatzen dituela nekezia berberak. Eta erremedio xerka ere abiatu gara; sendagarri ez bada ere, aringarri bederen.

Itzuli