Egitaraua

Mundu bat motxilan. Alex Txikon

      

Partaideak: Unai Ormaetxea eta Alex Txikon

Antolatzailea: Sua edizioak

Everest mendira joango gara Alex Txikonekin. Kanpamenduz kanpamendu igoko dugu munduko mendi tontorrik altuena, eta Alex Txikonen buruan sartuko gara, bere pentsamenduak, gogoetak, oroimenak, nahiak, ametsak eta desioak ezagutuko ditugu. Bide horretan, bere motxilarekin hitz egiten du Alexek, leku guztietara berarekin joan den motxilarekin, oso ondo ezagutzen dira elkar. Biek dakite zeintzuk diren mendira joateko kontuan hartu beharrekoak, arau moralak, jorratu behar dituzten bideak eta ekiditeko direnak ere. Mendian ez dago idolorik, ezta heroirik ere, iparrorratzen jarraitzaile baizik.

Itzuli