Egitaraua

Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk

      

Partaidea: Andoni Olariaga

Antolatzailea: UEU

Mamu bat dabil Europan zehar: erlatibismoaren mamua. Zer ote du erlatibismoak, hainbestek mespretxa dezaten? Zergatik erlatibismoarenganako beldurra? Mehatxu bat al da? Pobrezia intelektualaren sinonimoa ote da? Denak berdin balio duela defendatzen ote du? Aita Santu ohiak erlatibismoaren diktadurapean bizi garela esan zigun. Tartean, filosofiak egia, ezagutza eta ziurtasun absolutu ia guztiak museoko pieza bilakatu zituen. Eta gure garaia balio absolutuen nostalgiaz eta egarriz dago. Eta krisia, berriz. Loturaren eta askatasunaren arteko borroka da, lurzoru finkoaren eta itsaso mugagabearen artekoa. Herbeheretar alderraiaren kondaira datorkit burura, munduko zazpi itsasoetan nabigatzera kondenatuta, portura itzuli ezinik, lur finkoaren bila etengabe. Bilaketa horretan darama filosofiak milaka urtez, lurra kanpoan ez dagoela jabetu denean, barruan baizik. Eta hor gaude, atzemanezina den zerbaiten etengabeko bilaketara «kondenaturik», askatasunera kondenaturik. Erlatibismoa, ez da, askatasun horren ondorio baizik.

Itzuli