Egitaraua

Esku harriak: Oteizaren (h)aria

      

Partaideak: Beñat Ralla Yusta (MugMus Laborategia-ko zuzendari artistikoa) eta Txakur Gorria kolektiboko kideren bat.

Antolatzailea: MugMus Laborategia

MugMus Laborategia diziplinarteko konpainia nagusiki musika eta mugimenduan oinarritutako sormen lanak garatzeko eratu zen Beñat Ralla Yusta zuzendari artistikoaren eskutik. Hiru urte eman ditu "ESKU HARRIAK: Oteizaren (h)aria" bere lehen lana Euskal Herriko herrialde guztietan areto zein kale aldaeran aurkeztuz (33 bider guztira). Oteizaren iruditeria musikaren, dantzaren, eszenografia eskultoriko aldakorraren eta hitzaren uztarketa bidez jorratu da. Areto aldaerak Amets Arzallusek espreski ondutako olerki eta Xalbador zenaren bertso hautatu batzuk baliatzen ditu eta kale aldaerak aldioro bertsolari ezberdin baten parte-hartzea izan du. Liburu zaindu honetan sorkuntza eszeniko honen aztarna ukigarri bat bildu nahi izan da, zuzendari artistikoaren sormen hausnarketa, emanaldietan botatako bertso hautatu, argazki eta Txakur Gorria-k berariaz eginiko ilustrazioak josiz.

Itzuli