Egitaraua

Zizelkariak

      

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Tximeletak, Arrakala eta Gure Kabuz ala Hilen ondoren, Topatuk ekoitziriko laugarren dokumentala izango da Zizelkariak. Arkaitz, Edurne, Maika, Martta, Ibai eta Jon dira Zizelkariak dokumentalaren protagonistak. Periferietan barna egindako bidaia honek, Aldude, Tutera, Portugalete, Biasteri, Irunberri edo Donapaulera garamatza. Tokian tokiko errealitatetik abiatuta, gazte emantzipazioa, feminismoa, euskara, kulturgintza nahiz aisialdia ardatz duten proiektuak ezagutuko ditugu. Era berean, Euskal Herrian etorkizunean garatu beharreko borrokak ekarriko dituzte 6 gazte hauek hizpidera, elkarrekin Euskal Herri bat amestu eta irudikatzeko. Inurrien filosofia oinarri duen gazte mugimenduetako eraikuntza lana du gaitzat Zizelkariak dokumentalak. Euskal Herriko periferia geografikoei buruzko galderak dakartza, eta ertzeko ahotsek emandako erantzunak. Zizelkariek Euskal Herria irudikatzen dute, irudikatzea bera, eraikitzea delako.

Itzuli