Egitaraua

Estatu Kolpea (Ezpata Dantza)

      

Zazkel taldearen hirugarren lanak “Estatu kolpea” du izenburua, 4 abestiz osatzen da eta Aizkorak Zorroztu taldearen lanarekin batera argitaratu du “Ezpata dantza” izeneko diskoan. Split disko hau Azaroaren 9an Bilboko 7Katu gaztetxean aurkeztuko dute bi taldeek. Zazkelek musika estilo ezberdinak nahasten ditu lau abesti hauetan. Lan honetan Zeberiokoek, Gorpuzkingz taldeko partaideen laguntzarekin, euskal kulturaren mugarriak zalantzan jartzen dituzte aro berri bat iragarriz.

Itzuli