Egitaraua

Ura eta bakea

      

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea.Zortzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, ¨Nomadak eta kofrea¨ (2016), ¨Behe presioaren erdigunean¨ (2013), ¨Denbora vs kantuak¨ (2010), ¨Une akustikoa¨ (2008), ¨ Fignuh hystreld¨ (2005), ¨Ganbaratik¨ (2003), ¨Uek¨ (2000) eta ¨Improphono¨  (2017), azken lau hauek disko instrumentalak. Bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala Depedro, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang, Xabi Solano, Amorante, David Bao eta Haimar Arejita besteak beste..Avant-garde eta esperimentaziorako tartea ere izan du Xabier Iriondo ( Afterhours) musikari italiarrarekin KX proiektuan.¨Gitarra liburua¨ argitaratu zuen 2017ko neguan, berak sortutako konposizioen partitura eta tablatura liburua Fingerpicking teknikan oinarritua. Antzerkirako musika grabazioak ere egin ditu, ¨Hozkailua¨ eta "Boxon(s)" antzezlanetako adibidez. Kirmen Uribe eta Mikel Etxaburu idazleekin proiektu desberdinetan lan egin du.

Itzuli