Egitaraua

Saia Goait

      

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk, Karenka) Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Bi urtez entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman dute beraien lehen diska, taldearen izen bera daramana. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. Erne dagoen putrea dugu Saia Goait, hurrengo hegaldia noiz hartuko zain.

Itzuli