Egitaraua

Ertzak

      

Azken urteak Hi Exekutibo taldean eman ondoren, 2017an Hiri Galduak izeneko proiektua jarri zuen martxan Josu Calvok. PAITITI izeneko lehen lana (autoekoiztua), 2017ko irailean argitaratu zen eta Luberri Estudioetan ekoiztua izan zen Txus Lozanoren laguntzarekin. Zortzi kantuz osaturiko lehen diskoa indie-akustiko doinu leunak jorratzen zituen. Ia 60 emanaldi eman ondoren (akustiko eta banda formatuan), 2019an ERTZAK, bigarren diska, kaleratuko du, hirukote formatuan. Peio Gorrotxategiren gidaritzapean Aieka estudioan grabatua izan da. Nahasketa eta masterra berriz Txosse Ruiz-n WheelSound Estudioan egin delarik. 5 abestiz osatutako diska motza izango da gaur egun Hiri Galduak denaren islada zehatza erakutsiz.

Itzuli