Egitaraua

Koklea

      

Gaur egun Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute OREKA TX taldea.Parte hartu izan duten festibaletako ikuslegoa musika tresna honen ikusgarritasunak txundituta geratu izan da, baita taldeak jotzerakoan duen energiagatik ere. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute. Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.

Itzuli