Egitaraua

Hotz egin duen arren

      

Belatz taldearen bigarren diskoaren izenburua da "Hotz egin duen arren", eta gernikarrek osatu duten rockak poparen astindu alai eta erakargarriak ditu. Belatz taldeak rocka egiteko erabilitako ore amak kolore, erritmo, doinu eta zapore asko ditu. Belatz oratzaile trebea da, rocka esku askotan utzi du: poparen erraztasunean, grunge leunenaren ukituetan, rock gogorraren atzaparretan, elektronikaren tantetan, baladaren gozotasunean, rock trinkoaren ziztadetan, rock amultsuaren besoetan.

Itzuli