Egitaraua

Throwing voices : Eskozia eta Euskal Herriaren elkarrizketa musikatua (Seinu hizkuntzan ere)

      

Edinburgh International Book Festival-en ekoizpena eta egitasmoa da, kultura, hizkuntza eta tradizioa oinarri dituena. Hizkuntza bakarreko hiztunek aukera dute mundu osoko hizkuntza ezberdinetako aberastasuna eta aniztasuna ezagutzeko. Mundu osoko sortzaileek parte hartzen dute, eta aukeratutako objetu eta hitzak elkarbanatzen dituzte.

Etxepare Institutuaren #ScotlandGoesbasque ekimenari lotuta, Uxue Alberdi idazleak parte hartu du Thowing Voices egitasmoaren ekitaldietako baten. Berekin batera, Ciara MacLaverty Isla uharte eskoziarreko sortzailea eta Rachel Newton arpa-jotzaile gaeliarrak jardun dute.

Itzuli