Egitaraua

Aritz Trueba, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria. BUYAN komikia

      

Euskarazko eleberri grafiko baten aurkezpenaren berri emateko zuzentzen gara zuregana.BUYAN – “Heriotzaren Uhartea” historia eta kondaira mitikoak uztartzen dituen istorio zirraragarria da, gazte zein helduentzat aproposa. XIII mende hasierako Errusian kokatua, mongoliarren Urrezko Ordaren eta Zaldun Teutoniarren arteko borrokatik ihes eginez, Buyan izeneko kondairazko uharte batera iritsi nahi duen nomada gazte baten bidaia kontatzen du. Aritz Trueba artista donostiarrarenak dira marrazkiak eta Martin eta Xabier Etxeberria idazle zarauztarrek idatzi dute gidoia. Estatu Batuetan ingelesez Insight Comics argitaletxeak aterako du, frantsesez Akileos argitaletxeak eta euskaraz Turko Comics zigilupean, egileok autoeditatuta.

Itzuli