Egitaraua

Unai Elorriaga. Iturria

      

Soro Barturen eta Erroman 80 urte betetzear daude, eta Pedro Iturriaren bila ari dira Europan zehar. Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta ipuinak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz ze hizkuntzatan idazten dituen, baina argitaratu, hainbat hizkuntzatan argitaratzen ditu. Ipuin bakoitza publikatuko den herrialdeko hizkuntzan, hain zuzen. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakitenean hara abiatuko dira, itzultzaile bat lortu, eta ipuina irakurriko dute, eta Iturriaren bizilekura hurbilduko dira. Baina Iturria ez da inoiz bilatu duten tokian egongo, hurrengo herrialde batera joana egongo da, ipuin gehiago argitaratzera. Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren azken nobelak. Protagonistekin batera irakurriko ditugu guk, eta Iturriaren bilaketan murgilduko gara gu ere.

Itzuli