Egitaraua

Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balde. Miñan

      

Anaia txikiaren bila abiatuko da Ibrahima Gineatik. Basamortua gurutzatuko du, eta ikasiko du sugeen pasabidea dela; lagunak egingo ditu; lan txikietan arituko da; hainbat herrialde ezagutuko ditu; arriskuak biziko ditu. Libiara iritsi arte. Anaia txikia han omen dago. Liburu hau Ibrahima Baldek idatzi du ahoz eta Amets Arzallusek eskuz. Balde Irungo Harrera Sarean ezagutu zuen Arzallusek eta haren bizitzaren kronika duzu hau.

Itzuli