Egitaraua

Antton Aranburu. KAOS#KOSMOS

      

Antton Aranburu kantu egile busturiarrak KAOS#KOSMOS disko bikoitza aurkeztuko du. 20 kantu berri biltzen ditu lan berri honek, bi diskotan banatuta: Zabal Dadila Kaosa! eta Sor Bedi Kosmosa!. Bi disko horien baturari KAOS#KOSMOS izena eman dio. Horrez gain, Aranburuk hogei ipuin edo istorio idatzi ditu abesti bakoitzaren prologo gisa (euskaraz eta gazteleraz). Literaturan egiten duen lehen sartu-irtena da, soil-soilik kantu bakoitza bere testuinguruan kokatzeko eta kantugintzaren generoari ikuspegi zabalago bat emate aldera.

Itzuli