Egitaraua

Mikel Markez. Biribilean

      

Biribilean du izenburu Mikel Markezek Mecca Recording Studiosen zuzenean grabatu duen lan berriak.

Arkaitz Miner biolina, biola, mandolina eta tinplearekin eta Julen Alonso trikitixa eta eskusoinuarekin, izan dira alderdi musikala aberastu dutenak. Esti Markez, Mikelen alaba, eta Andrea Bidart, kaliforniako kantaria, izan ditu kantuan laguntzaile hiru ahotsetara ondutako lan korala osatuz.

Errepertorioari dagokionez Markezek 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi ditu, zuzeneko bertsio akustiko berri bat eskainiz. Nerabezaroan sorturiko Baina berdin dio eta Zure begiek, askatasun sexualaren inguruko Zertarako mugak jarri, Patxi Saizekin batera ekoitzi zuen Galdetzen, azken hamarkada hontan kaleratutako Hiri hartan izan zen eta Konplize ditut eta, bai eta festa giroko John zaharra kantu alaia.

Kantu berri bat ere aurkezten zaigu grabaketa honetan, Herrimina. Markezek harreman hestua du euskal diasporarekin, horren lekuko da Mexikoko tradiziotik edaten duen kantu hau.

Itzuli